Aurrera Gure Ametsa dantza taldearen oharrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 11a, 12:17

Sanmielen atarian ohar ezberdinak helarazi nahi dizkiete dantzazaleei. Lehenik eta behin, aurten ere euskal dantzak ikasi nahi dituenarentzat ateak zabalik dituzte. Izena emateko aukera irailaren 28ra bitarte luzatuko da.

Ingurutxoa eta Errenazimenduko dantzak:

Ingurutxoa Sanmieletan
Urriaren 4an, Ingurutxoa dantzatuko dute. Ikasi eta parte hartu nahi duena entseguetara ager daiteke. Asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara zahar egoitzan.

ERRENAZIMENDUKO DANTZAK
400. urteurrenarekin bat eginez, taldeak errenazimendu garaiko dantzak eskainiko ditu San Juan plazan. Parte hartzeko, horra entsegu egunak: Asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara zahar egoitzan. Ostiralero, 17:15etatik 18:15era Saroben.
Iragarritako hitzorduen inguruko informazio gehiago lortu nahi duenak bi aukera ditu:
• 674 252 581
• agaurnieta@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!