Vaquero eta San Martin izango dira, hain zuzen, Aldundia ordezkatuko dutenak, atzo Eusko Jaurlaritzak bultzatutako erakunde arteko bileran sortuko batzorde interoperatiboan. Gaur arratsaldean egingo du batzorde honek lehen bilera, gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin, besteak beste.
Aldundiaren lan taldeak, berriz, honako eginkizunak edukiko ditu: Gipuzkoako baliabide eta azpiegiturak mugiarazi, bideratu eta koordinatu, udalekin eta hirugarren sektoreko elkarteekin elkarlanean; irizpideak bateratu, eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetarako ordezkaritza zuzena ezarri.