Haurren jolasekin ekin zitzaion atzo Amabirjinaren egunari. Meza nagusia izan zen eta herritarrek arratsaldeko lore lehiaketarako bozkatzeko aukera izan zuten plazan. Jubilatuen eguna izaki, haientzako jokoak eta bazkaria burutu ziren plazan giro ederrean. Balkoirik dotoreenei sariak banatuta, bertsolarien emanaldia izan zen gauean. Melokotoiaren hiletarekin agurtu ziren festak, hurrengo urtera arte. Giro alai eta ona izan dira nagusi.