Igerilekuko taberna-jantokiko arduradunen mezua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 10a, 12:17

Asteasuko igerilekuak irailaren 13an amaituko du denboraldia. Aurten taberna eta jangelaren ardura izan dutenek, jaso duten harrera ona eskertuz, agur festatxoa egin nahi dute irailaren 12an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, talde goxo batek lagunduta.

Bestalde, igerilekua itxita egon arren, iraileko asteburuetan taberna eta jantokia zabalik edukiko dituztela jakinarazi nahi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!