Andoaingo Gudua, irailak 12: Agertokiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 10a, 10:30

17:15 Zumea plaza. Gudaroste karlista bertatik abiatuko da.
17:30 Goikoplaza. Liberalen irteera.
18:00 Antzezpenak herrigunean. Santa Krutz eliza, Kale Berria, etab.
19:30 Goikoplaza.
Azken antzezpena.

Kokapen gehiago eta segurtasun neurriak:

Ikuskizuna herriko hainbat lekutan jarraitu ahal izango da, baina antolatzaileek adierazi dute ibilbidea mugaturik egongo dela ikusleentzat segurtasun arrazoiengatik. Beraz, dei berezia egiten dute ikusleek segurtasunaz arduratuko diren lagunen jarraipide guztiak bete ditzaten. Zumea plazan karlisten lehen bilkura ikusi ahal izango da; Gurutze Santuaren zubian, karlista eta liberalen arteko borrokak; Kale Berrian ere, bi gudarosteen arteko borrokak. Basteroko plazatxoan  Atanaxi eta soldaduen fusilatzea eta, azkenik, Goikoplazan, gudaroste liberalaren lehen elkartzea eta antzezpentxo bat eta, amaieran, azken borroka eta elizatik ateratakoen hilketa. Toki horietan guztietan ikusleek nondik ikusia izango dute, baina joan-etorriak mugatuak izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!