Ur hornidura sarean hobekuntzak egiteko, gaur gauean ur zerbitzua eten egingo dute herrigunearen gaikaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 9a, 15:34

Gaur gauean Kale Nagusia eta Doctor Huizi kaleetako ur hoditeriaren adarretan lotune berria kokatuko dute, ur hornidura mozteko hiru giltza jarriz; horrela, "ur etenaldia dagoen bakoitzean eremu osoa kaltetzea saihestuko da". 22:00etan etengo dute ur zerbitzua, goizeko lehen ordura arte.
Hoditeria berritu eta T formadun lotunea ipiniko dute, duela hilabete batzuk Olagain eta Joakin Larreta eremuan jarri zuten berdina. Han "emaitza paregabeak" eman dituela adierazi du Andoaingo Udalak, ohar bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!