Ikasturteari hasiera emateko, ‘Euskal astea’ antolatu dute urtero bezala, Fleming ikastetxean. Ekimenaren helburua, oporren bueltan ikasleak berriro euskaraz murgiltzea da, eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituztela jakinarazi dute Flemingo kideek: joko kooperatiboak, mahai jolasak, pelikulak euskaraz, euskal kulturarekin lotura duten idazle zein eskultoreren bizitza eta obren ezagutza eta abar. “Hau guztia burutzeko, azken egunean hainbat irteera egingo ditugu inguruko herrietara pertsonaia horiek elkarrizketatzeko. Kurtsoa hasteko modu ezin hobea!”.