III ERREBOTE JOKOA ARGAZKI LEHIAKETA
1. ANTOLATZAILEA
Behar Zana Pelota Elkartea
2. GAIA
2.1. Orokorra
Enrique Abril Errebote Txapelketaren 52. Edizioa.
2.2. Espezifikoa: Errebote jokoa.
3. LEHIAKIDEAK
16 urtetik gorako afizionatuak edo profesionalak.
4. LANAK
Egile batek gehienez hiru argazki aurkez ditzake.
5. ATALAK
Enrique Abril Txapelketaren 52. edizioan ateratako argazki digitalei zuzenduta dago.
6. AURKEZPENA
Digital formatoa.
Irudia ezingo da digitalki manipulatu, irudia nabarmenarazteko ez bada.
Lanak Behar Zana elkartean entregatu baharko dira ezarritako egun eta ordutegian.
7. LANEN IDENTIFIKAZIOA
Argazkiekin batera, kartazal bat jasoko da honako informazioarekin:
Barrualdean lehiakidearen datuak: izen-deiturak, NA, helbide osoa, telefono zenbakia eta e-mail.
Kanpoaldean aurkeztutako artxibo guztien izenak eta argazkien izenburuak.
8. ARGAZKIEN JABETZA ETA ERABILERA
Behar Zana egingo da saritutako argazkien jabe, bai kopiak egin eta hedatzearen jabe ere. Behar Zanari utzitako eskubideak harenak bakarrik izango dira, ez beste inorenak. Eskubide horiek uztearen truke egileak ezingo du lehiaketako saria beste ordainsaririk eskatu.
Hautatu bai baina saririk jaso ez duten eta Behar Zana publizitatea egite aldera interesgarri diren argazkien egileek Behar Zana Elkarteari baimena emango diote beren lanak edozein lekutan argitaratzeko, bi urteko epean, lehiaketako epaia ematen den egunetik kontatzen hasita. Lehiakideen ardura izango da beste inoren esku ez uztea eskubideak, eta irudi eskubideetatik letorkeen erreklamazio oro.
9. SARIAK
1. Bentaldea Bodegioan bazkari edo afari bat bi pertsonentzat.
2. Produktu lote bat.
3. Beste partaide guztiontzat: Opari bat.
Sari bakarra jaso ahal izango dute lehiakideek.
10. BATZORDE HAUTATZAILEA ETA EPAIMAHAIA
Behar Zanako ordezkariak izango dira epaile. Epaimahaiaren deliberazioak isilpean gordeko dira eta epaia aldaezina izango da.
11. EGUTEGIA
• Inskripzioak: Irailak 10 eta Urriak 6 bitartean beharzana@gmail.com helbidera bidaliz: Izena, Abizenak, NAN eta telefono zenbakia.
• Lanak aurkezteko epea: Korreo elektronikoz bidaliko da.
• Epaimahaiaren epaia: Korreo elektronikoz bidaliko da.
• Sari banaketa: Korreo elektronikoz bidaliko da.