Doktorego-tesi bat egitea helburu duen urtebeteko kontratua izango da esleituko dena, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin, eta EHUn formalizatuko da. Doktoregaiak hautatuko du zein ikuspegitatik aztertuko duen bertsolaritza baina epaimahaiak kontuan izango ditu Bertsolaritzaren Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako iker-lerroak Horiek ikusgai daude Mintzolaren atarian.
Ikergai nagusia bertsolaritza duten master amaierako lanen eta ikerketa lan monografikoen artean banatuko dira hiru proiektu sariak. 2.000 euroko hiru diru-laguntza emango dira eta saridunek urtebete izango dute lana osatu eta aurkezteko.
Eskaera egiteko prozedura www.mintzola.eus atarian dago ikusgai. Deialdien epea ostiralean amaituta, hilabete amaierarako argitaratuko dira deialdi bateko zein besteko hautatuak.