Atzo arratsaldean, kros mistoaren aurretik, haur eta gaztetxoen lasterketa egin zen ohi denez. Korrikalari gaztetxoek 0,5 kilometroko ibilbidea egin eta gero, 52 bikotek hartu zuen parte VIII. Kros mistoan. Zizurkildarrek lortu zuten garaipena bikoteka, izan ere, bakarka, kros mistoa zela ez zekien mutil gazte bat iritsi zen lehenengo helmugara. Bakarrik atera zenez, ez zitzaion garaipena ontzat eman, baina parte hartzen utzi zitzaion.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!