Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen eskutik jaso du Joxe Mari Luengo alkateak Danenako futbol zelaia berritzeagatik agindu zion dirulaguntza. Gogoratu, zelai berria egiteko inbertsioa, Udalak, Foru Aldundiak eta Federazioak osatu dutela. Hain zuzen ere, azken honek 100.000 euroko kopuruaren entrega egin du aste honetan. Bilkura horretan, Danena Kirol Elkarteko ordezkaritza bat ere izan zen, zelai berriaren dinamika eta aurrera begira dituzten proiektuak azaltzeko.