Gazte mailan ospe handia daukan saria da Zarauzkoa. Hamasei bertsolari aritu dira denera. Urpekoak elkarteak antolatu ohi du eta 39. edizioa izan da aurtengoa.
Argi dago Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bikain ari direla prestatzen beren buruak, irailaren 20an berriro abian jarriko den Gipuzkoako txapelketari begira. Gogoan izan bigarren fase horretarako sailkatzea lortu zutela eskualdeko Unai Mendizabal eta Beñat Iguaran beste bi bertsolari gazteekin batera.