Elikagaiak datozen egunetan iritsiko dira eta elikagai sortak egiteko bi egun jarri dituzte. Irailak 11 ostirala arratsaldez eta 12 larunbata goizez. Ordu eta erdiko lan txandak egitea da asmoa. Interesa duenak Gizarte Zerbitzuetara dei dezake izena emateko: 943-693930. “Guztion artean Zizurkil bidezkoago bat egitea da helburua”, azpimarratu du Amenabarrek.