Azken txanpa Elbarrenako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 8a, 09:40

Atzo arratsaldean Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoek eta haien taldekideek 'Txo, Mikmak' ikuskizuna eskaini zuten Zizurkilen. Urtero legez, oso arrakastatsua izan zen, plaza haur, gazte eta helduz lepo beteta zegoela. Gaur iluntzetik aurrera nagusituko da festa, kros mistoarekin hasita.

Txo, Mikmak ikuskizuna

Irailak 8, asteartea
19:00 Zizurkilgo VIII. Kros mistoa.
20:00 Barrikotea.
22:00 “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa.

Irailak 9, asteazkena: 

11:30 Haur jolasak eta tailerrak.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria plazan.
18:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa.
19:00 Mariatxiak, “Mariachi Azteca"ren eskutik.
22:00 Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatu dute).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!