Pailazoen txanda, gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur ekintza bakarra izango da festetako egitarauan, baina ez nolanahikoa herriko eta eskualdeko haur eta gaztetxoentzat. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Txo, Mikmak" ikuskizuna eskainiko dute 17:00etatik aurrera plazan.

Bihar eta etziko egitaraua:

Irailak 8, asteartea
19:00 Zizurkilgo VIII. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.
20:00 Barrikotea.
22:00 “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa. Zizurkilgo herritarrek egindako antzerki obra emango da pantaila erraldoian.
 
Irailak 9, asteazkena
11:30 Haur jolasak eta tailerrak.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria plazan.
18:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa (balkoiak egunean zehar bozkatuko dira, plazan bertan).
19:00 Mariatxiak, “Mariachi Azteca"ren eskutik.
22:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatu dute).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!