Goizeko haurrentzako ekintzen ondoren, Koadrilen egunari eman zitzaion hasiera eguerdian. Herri bazkaria, postre lehiaketa, asto karrera... Giro ederra nagusitu zen Zizurkilgo kaleetan. Gauean mozorro festa eta musika. Aizan talde feministak erasotzaleen aurka deitutako manifestazioak ere jende ugari bildu zuen.