Ekintzaz betetako ostirala Zizurkilgo festetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 7a, 13:06

Haur eta gaztetxoei zuzendutako goizeko Jokulandia saioaren ondoren, Gazte bazkaria izan zen plazan Zizurkilgo festen baitan. Arratsaldean, berriz, Errebal dantzaldi gidatuaren baitan, jende ugari jo eta su dantzan aritu zen Aurrera plazan. Txokoladaren ondoren erraldoi eta buruhandien txanda iritsi zen eta suzko zezenarena geroago. Lain, Gozategi eta Skakeitan taldeen kontzertuek girotu zuten gaua. Jende asko ibili zen egun nahiz gau guztian zehar Zizurkilen eta giro ona nagusitu zen.

Gazte bazkaria / Errabal dantzaldi gidatua / Gozategi taldearen entsegua / Buruhandiak / Elektrotxarangaren kalejira

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!