Festetako igande borobila Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 7a, 10:40

Dultzaineroen dianarekin ekin zioten festari atzo goizean Zizurkilen. Eguerdian Urkamendi elkarteak antolatutako sardina eta sagardo dastaketa izan zen eta segidan, Bukalai dantza taldeko gaztetxoen emanaldia. Erraldoien konpartsak alaitu zituen arratsaldean Zizurkilgo kaleak. Erraldoi, ipotx eta buruhandiak kalejiran ibili ziren eta beraiekin batera herritar ugari. Ibilbidean zehar, erraldoiek dantza erakustaldia eman zuten; baina ez ziren bakarrak izan, herriko dantzariek ere eskaini baitzuten beraien ikuskizuna. Dantza eta salto artean, arratsalde ederra pasa zuten bertaratutako haur eta helduek.

Argazkiak:Bukalai dantza taldearen emanaldia / Sagardo dastaketa / Erraldoi eta buruhandien konpartsa |

Bideoak: Bukalai dantza taldearen emanaldia / Erraldoi eta buruhandien konpartsa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!