Pirritx, Porrotx eta Marimotots astelehen honetan Elbarrenako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 7a, 09:58

Irailak 7, astelehena
17:00    Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik, “Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna.

Datozen egunetako hitzorduak:

Irailak 8, asteartea
19:00    Zizurkilgo VIII. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutakoa.
20:00    Barrikotea.
22:00    “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa. Zizurkilgo herritarrek egindako antzerki obra emango da pantaila erraldoian.
 
Irailak 9, asteazkena
11:30    Haur jolasak eta tailerrak.
12:00     Meza nagusia.
13:00     Jubilatuen jokoak.
14:00     Jubilatuen bazkaria plazan.
18:00     Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa.
19:00     Mariatxiak, “Mariachi Azteca”-ren eskutik.
22:00     Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea. Parte hartzaileei lutoz jantzita joateko dei egin diete.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!