Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak entzun eta ikus daitezke, osagai horien nahasketak osatzen duelarik ikuskizunaren xarma. Alegria, buleria, tangoa, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskaintzen du Berriketan taldeak.
Taldeko parte hartzaileen esperientzia zabalak flamenkoaren eta txalapartaren arteko sentsibilitatez beteriko doinu berriak eskaintzen ditu. Ikuskizun berritzaile, aberasgarri eta poetikoki sentibera da flamenkoaren eta euskal kulturaren maitaleentzat.
Parte hartzaileak:
• Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras ‘La Pulga’.
• Perkusioa: Giliyo.
• Ahotsa: Angel Lopez de Toro.
• Gitarra: Simon Moreno.
• Txalaparta: Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga.