Herri izaera lortu zuela 400 urte bete direnean, UKE futbol atalak taldeen aurkezpen berezia egitea erabaki du. Buruntzantzan taldearekin kalejiran abiatu dira Kiroldegitik Plazido Muxika plazara, bertan taldeko argazkia ateratzeko. Handik San Juan plazara abiatu dira eta Egapekoek, besteak beste aurra dantzatu diete. Taldekako aurkezpena egin dute bertan. Funky taldeak ere ikuskizunean parte hartu du. Beste behin ere ikusgarria izan da.