Ura daraman hoditerian zerbaitek oztopatzen duela eta, urik ez da jaisten herrigunera. Udal ordezkariek adierazi dutenez, datozen orduetan konpontzen ahaleginduko dira. Lehenik eta behin ur zerbitzua eragozten duen kokapen zehatza aurkitu behar dute. Horri ekin aurretik gaur Ondarreta kalean sortu den matxura konpontzeari lehentasuna eman diote.