Gaur arratsaldean, Udalaren ekimenez, Asteasuko Usarrabi erreka auzolanean garbitzeko asmoa zuten aurrez izena emandako herritarrek. Eguraldiaren iragarpen txarra ikusita, ordea, hitzordua urrira atzeratzea erabaki dute Udaleko kideek. Aurrerago jakinaraziko dute data zehatza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!