Zizurkilgo festak abian dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 4a, 13:09

Atzo iluntzean, giro onean ekin zieten festei Zizurkilen. Danborradaren doinuak herrian zehar zabaltzen zirelarik, haurrentzako joko eta kantuak eskaini zituzten Oporretan Euskaraz ekimeneko kideek. Txupinazoaren txanda izan zen 20:00ak jo zituenean, eta 1978 urtean Zizurkilen koadrilen arteko blusak sortu zituen Hordago taldeari omenaldia eskaini zion festa batzordeak. Ondoren, blusako kideek piztu zuten jaien hasierako suziria. Danborradaren saioarekin batera, buruhandiak plazan barrena ibili ziren haur eta gaztetxoen gozamenerako. Afari herrikoiaren aurretik euri zaparrada ederra bota bazuen ere, ateri eutsi zion ondoren eta giro ona nagusitu zen afarian bezala, baita ondorengo orduetan ere.

Argazkiak / Bideoa

Jarraian, gaurko eta datozen egunetako egitaraua:

Irailak 4, ostirala. Gazte eguna

11:00 Jokulandia, goiz guztian zehar.

14:00 Bertso gazte bazkaria.

17:30 Errebal dantzaldi gidatua Aurrera plazan.

Ondoren: Txokolatada. Gero buruhandiak Joxe Arregi plazan.

22:30 Suzko zezena

23:00 Kontzertuak: Lain, Gozategi eta Skakeitan.

 

Irailak 5, larunbata. Mozorro eguna

11:00 Altxorraren bila (haurrek mozorrotuta etorri behar dute etxetik eta aurpegia margotuko zaie) Gaia: Pirata.

12:00 Marrazki tailerra eta erakusketa. Materiala bertan izango dute marraztu ahal izateko.

14:00 Herri bazkaria.

Postre lehiaketa.

Sobremesan bingoa.

19:00 Asto karrera.

20:00-21:30 Dantzaldia Laket taldearekin.

23:30: Dantzaldia Laket taldearekin.

Ondoren, mozorro lehiaketa.

Ondoren, DJ Bull.

 

Irailak 6, igandea

08:00 Diana dultzainaz lagundurik.

11:00 Sagardo eta sardina dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.

16:00 VII. Joxe Arregi Mus txapelketa.

17:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.

Ogitarteko iluntzea.

20:00 Berriketan (txalaparta+flamenko ikuskizuna).

Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita, mahaiak eta aulkiak egongo dira.

21:30 Txiste-kontaketa saioa.

 

Irailak 7, astelehena

17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna

 

Irailak 8, asteartea

19:00 Zizurkilgo VIII. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.

20:00 Barrikotea.

22:00 “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa. Zizurkilgo herritarrek egindako antzerki obra emango da pantaila erraldoian.

 

Irailak 9, asteazkena

11:30 Haur jolasak eta tailerrak.

12:00 Meza nagusia.

13:00 Jubilatuen jokoak.

14:00 Jubilatuen bazkaria plazan.

18:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa (balkoiak egunean zehar bozkatuko dira, plazan bertan).

19:00 Mariatxiak, “Mariachi Azteca"ren eskutik.

22:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre

Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatu dute).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!