Urnietako futbol taldeen aurkezpena, aurten plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 3a, 16:08

Urnieta Kirol Elkarteko futbol atalak herritarren aurreko urteroko agerraldia egingo du larunbat honetan. Aurkezpen ikusgarriarekin, gainera. Herriaren sorreraren 400. urteurrenari keinu eginez, jokalari eta talde guztien aurkezpena herriko plazan egingo dute. Eta bertan taldeko argazkia egingo dute, udaletxearen saihets batean ipinita. Jokalariak 11:00k aldera Buruntzantzan taldearekin kalejiran abiatuko dira, San Juan plazara. 11:30ean hasiko da aurkezpena, Egapeko dantzarien parte hartzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!