Irailak 3, osteguna
19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangak lagunduta.
19:15 Jolas kantak Oporretan Euskarazeko kideen eskutik. Herriko haur guztiek hartu ahal izango dute parte.
20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Ordago blusari omenaldia. Beraiek botako dute txupinazoa Pasusko balkoitik (txanpain botilak eramatea gogoratu)
Ondoren, buruhandiak.
20:20 Danborrada.
21:30 Herri afaria Olentzo jatetxearen eskutik. Afalondoren, txaranga.
02:00 Karaokea.
Irailak 4, ostirala. Gazte eguna
11:00 Jokulandia, goiz guztian zehar.
14:00 Bertso gazte bazkaria.
17:30 Errebal dantzaldi gidatua Aurrera plazan.
Ondoren: Txokolatada. Gero buruhandiak Joxe Arregi plazan.
22:30 Suzko zezena
23:00 Kontzertuak: Lain, Gozategi eta Skakeitan.
Irailak 5, larunbata. Mozorro eguna
11:00 Altxorraren bila (haurrek mozorrotuta etorri behar dute etxetik eta aurpegia margotuko zaie) Gaia: Pirata.
12:00 Marrazki tailerra eta erakusketa. Materiala bertan izango dute marraztu ahal izateko.
14:00 Herri bazkaria.
Postre lehiaketa.
Sobremesan bingoa.
19:00 Asto karrera.
20:00-21:30 Dantzaldia Laket taldearekin.
23:30: Dantzaldia Laket taldearekin.
Ondoren, mozorro lehiaketa.
Ondoren, DJ Bull.
Irailak 6, igandea
08:00 Diana dultzainaz lagundurik.
11:00 Sagardo eta sardina dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00 VII. Joxe Arregi Mus txapelketa.
17:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.
Ogitarteko iluntzea.
20:00 Berriketan (txalaparta+flamenko ikuskizuna).
Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita, mahaiak eta aulkiak egongo dira.
21:30 Txiste-kontaketa saioa.
Irailak 7, astelehena
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna
Irailak 8, asteartea
19:00 Zizurkilgo VIII. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.
20:00 Barrikotea.
22:00 “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa. Zizurkilgo herritarrek egindako antzerki obra emango da pantaila erraldoian.
Irailak 9, asteazkena
11:30 Haur jolasak eta tailerrak.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria plazan.
18:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa (balkoiak egunean zehar bozkatuko dira, plazan bertan).
19:00 Mariatxiak, “Mariachi Azteca"ren eskutik.
22:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatu dute).