Lehentasunezkoa bilakatu da gobernu taldearentzat ur hoditeri sarean dauden arazoak konpontzea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 3a, 13:35

Ur hoditerian hogei matxura egon dira 2015ean zehar, eta horrek gastu handia eta eragozpen handiak sortu ditu andoaindarren artean. Abuztuko bi matxurak eta gero, gobernu taldeak lehentasuna emango dio arazo honi eta urtea amaitu baino lehen irtenbidea eman nahi dio. Jon Zulueta eta Pedro Unanue ziengotziek zera adierazi dute: "Eperik laburrenean aukera ezberdinak mahai gaineratzeko lanean ari gara, alderdien eta herritarren artean ahalik eta erabaki onena hartu nahian. Egon daitezkeen aukera ezberdinak aztertu behar ditugu. Urte bukaera baino lehenago erabaki bat hartzea da gure helburua".

Bideoa

Aurreko asteburuan ehunka herritar ur zerbitzurik gabe izan zirela eta, gobernu taldeko kideek onartzen eta ulertzen dute haien kexa. Bestalde, udal langileen lana azpimarratu eta goraipatu dute. Hilabete gutxiko epean irtenbidea topatzea helburu dute: "udalak ezin dio egoera honi bizkarra eman".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!