Oporren ondorengo lehen hamaboskaria bidean da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 2a, 16:28

Bihar eta etzi artean banatuko da uda ondorengo lehen hamaboskaria harpidedunen etxeetan. 'Andoaingo Gudua irailaren 12an' du izenburu eta egun horretan Andoaingo kaleetan gogoratuko den gertaera historiko haren inguruko azalpenak eman ditu Jon Unanue Larramendi Bazkuneko kideak. Miren Urrutia arraunlari andoaindarrari edota Luis Etxebeste Villabonako Udaleko aparejadoreari eginiko elkarrizketak ere tartean dira. Besteak beste, Juan eta Lazaro Tejeria anaiek Larraulgo herri izaerari eusteko saiakera ekarri dute gogora eta Manex Arrastoa zizurkildarrak udan zehar 1936ko Gerrako aztarnen bila eskualdean bertan eginiko auzolandegiaren inguruan hitz egin du. Kontu bitxi modura, Ernio mendian teleferikoa jartzeko antzinako ideia ere aipagai da aldizkarian.

Hamaboskariarekin batera, udako jaien kronikak eta argazkiak nahiz iristear diren Zizurkil eta Sorabillako festen inguruko berri jasotzen duen gehigarri berezia ere banatuko da.

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Jon Iraola Treku

4-5 ANDOAIN

Andoaingo Gudua irailaren 12an

6-7 ANDOAIN

Miren Urrutia arraunlariari elkarrizketa

8-9 AMASA-VILLABONA

Luis Etxebeste aparejadorea herriko lanen inguruan

10-11 LARRAUL

Tejeriatarrak, Larraulen herri izaeraz

12 TOKIAN TOKIKO / PIL-PILEAN

Viajemania bidaia agentzia / Egarri entsalada

13 ZIZURKIL

Manex Arrastoa 1936ko Gerrako aztarnen bila auzolandegian

14-15 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez eta Aiurriko zozketa

16-17 AGENDA

Eskualdeko hitzorduak

18 AZKENA

Teleferikoa Ernio mendian

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!