Euskara ikasteko gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 2a, 13:22

Villabona eta Zizurkilgo Udaletako euskara zerbitzuek euskara ikasteko eskaintza zabala eskaini dute urtero legez. Jarraian, baldintzak eta aukerak. Izena emateko Villabona edo Zizurkilgo euskara zerbitzuetara jo beharko da:

Udalek matrikularen %75a arte ordainduko dute ikastaro bukaeran, eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago. (Gehienez guztira 400€ko laguntza jaso daiteke). Diru-laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

• Villabona edo Zizurkilen erroldatua izatea.

• Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.

• Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez.

• Matrikula ordainduta izatea.

-Maila guztietako ikastaroak

Goizez edo arratsaldez, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero.

-Etorri berrientzako Aisa ikastaroak

Goizez edo arratsaldez, astean 3 egunetan, 60 orduko ikastaroak.

-Guraso, aiton-amona eta zaintzailei zuzendutako ikastaroak,

Astean 2 egunetan:

•• Villabonan, astelehen eta asteazkenetan, 09:30etik 11:00etara, Katea etxean (Gaztelekuan).

•• Zizurkilen, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era, Otañon.

-Oinarrizko ikastaroa (4. urratsa)

Zizurkilen astelehenetik ostegunera, 09:30etik 11:30era.

-1. eta 2. Hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak

Astean 3 egunetan, 09:30etik 12:00etara, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero.

-Autoikaskuntza ikastaroak

Edozein mailatako ikasleentzat. Tutoretzak astean behin eta mintzasaioak ere astean behin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!