Zizurkilgo Aizan feminista taldeak erasotzaileen aurkako manifestazio zaratatsua antolatu du irailaren 5ean, larunbata, gaueko 21:30etan plazatik abiatuta. Beltzez jantzita, aurpegia estalita eta txilibitu edota kazuelak ekartzeko deia egin dute antolatzaileek, soinua ateratzea baitute helburu. “Erasorik ez! Akosatzea ez da ligatzea! Jai parekideak Zizurkilen!” deia luzatu nahi dute.