XX. Azoka Berezia eta elkarteen arteko Isats Gisatu lehiaketa irailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko irailaren 1a

Irrintzi elkarteak antolatuta, XX. Azoka Berezia burutuko da irailaren 12an, larunbata, Txermingo ikastola azpian. Goizeko 09:00etan zabalduko dira ateak eta denetariko postuak izango dira bertan: jakiak, edariak, apaingarriak... Irrintzi elkarteko kideek taberna jarriko dute edari nahiz pintxoak eskainiz. Eguerdian, ohi denez, posturik onenei sariak banatuko dizkiete. Era berean, elkarteen arteko XX. Isats Gisatu lehiaketa ere izango da 12:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!