Denboraldi aurreko azken partidak izango dira, liga irailaren 12-13an abiatuko baita. Bertan lehiatuko da Euskalduna SD taldea, iaz denboraldi dotorea egin eta gero igoera lortu baitzuen. Lesakan jokatuko dute lehen partida, Beti Gazteren aurka. Bigarren jardunaldian debuta egingo dute Ubitarte futbol zelaian, Andoainen bertan, Orioko taldearen aurka. Hauek ere igo berriak dira ohorezko mailara.