Aurreko asteburuan Nafarroako Atarrabian egin zen Euskal Herri osoko batukada taldeen bilkura. "Burrunban 2015" ekitaldian hamabi taldek esku hartu zuten, tartean Buruntzantzan. Giro beroarekin ostiral eta larunbatean ikastaro trinkoak gauzatu ondoren, igande eguerdian Atarrabiako kaleak alaitu zituzten parte hartzaile guztiak batera eskainitako emanaldian. Giro bikainean egindako topaketari amaiera eman zioten herriko plazan egindako bazkariarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!