Usarrabi erreka garbituko dute auzolanean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 31a, 13:51

Asteasuko Udalak ingurumena zaintzeko lehentasunezko helburuen artean, irailaren 4an, ostirala, Usarrabi eureka garbituko dute auzolanean aurrez izena eman duten herritarren artean. Uretako botak eta eskularruak soinean jantzita arratsaldeko 16:00etatik aurrera arituko dira errekan lanean:

“Ez da Erreka Eguna egiten den aurreneko aldia; iaz, esaterako, uztailean egin zen, eta oso arrakastatsua izan zen. Gurasoak seme-alabekin parte hartu zuten, eta gisa horretako ekintza batek berezkoak dituen ezaugarri guztiak bete zituen egunak: erreka garbitu zuten, auzolanean egin zuten, eta ingurumenaren zainketaren garrantziaz ohartarazi zuten, zentzu pedagogikoan. Iaz, esaterako, zakar ugari atera zuten errekatik, eta udal brigadak lagundu behar izan zien dena jasotzen”, jakinarazi dute Asteasuko Udaleko kideek euren webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!