Hoditeriaren matxura bikoitzak urik gabe utzi ditu herriguneko hainbat kale

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 30a, 14:19

Larunbat gauean bi hodi matxuratu ziren Kale Nagusian, Gorostidi burdindegiaren parean. Hodiak lehertu zirenetik ur zerbitzurik gabe daude Doktor Huitzi, Zuberoa eta inguruko kaleetan. Arratsaldeko 18:00ak aldera berrezarriko dute zerbitzua.

Bideoa

Matxurak bata bestearen atzetik

Gudarien etorbidean abuztuaren 22an, larunbatarekin, matxura berria izan zen ur hoditerian. Jakina denez, Andoaingo ur hoditeria zaharkituta dago eta behar baino gehiagotan gertatzen ari dira horrelakoak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!