"Kreditua" antzezlana datorren ostegunean, Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 28a, 12:23

Irailaren 3an Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza igoko dira Sarobeko oholtza gainera "Kreditua" izeneko ikuskizun berria antzeztera. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrerak salgai daude jada 4 euroren truke Sarobeko bulegoan. Antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan jarriko dituzte.

Sinopsia:

Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman dezakeen ekintza hori gauzatuko duen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!