Antzerki tailerraren ikasturtea urriaren 9an abiatuko da, eta irailaren 7tik aurrera izena emateko aukera dago, Saroben bertan. Tailerra ostiralero burutzen da, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara. Horrez gain, hilean behin larunbatarekin ere elkartuko dira. Sarobetik adierazi dutenez, “irakasle trebatuek modu intentsiboan emandako ikastaro monografikoak izango dira dira. Tailerraren kostua 255 euroko da, bi epetan ordaindu beharrekoa.
Ikasturtea hiru zatitan banatu dute. Laburbilduz, lehenengoan prestakuntza fisikoa jorratuko dute, bigarrengoan adierazpen dramatikoa, eta hirugarrenean ikasturte amaierako antzezlana prestatuko dute. Gauzak horrela, ikasturtearen amaieran jendaurreko antzezpena egingo dute. Informazio gehiago, Saroben (943 00 80 42).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!