Ia astebeteko ospakizunak Elbarrenan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 27a, 12:02

Irailaren 3an hasi eta 9an amaituko dira. Tartean dozenaka hitzordu.

Egitaraua:

Irailak 3, osteguna
Jaien hasiera

19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangak lagunduta.
19:15 Jolas kantak Oporretan Euskarazeko kideen eskutik. Herriko haur guztiek hartu ahal izango dute parte.
20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Ordago blusari omenaldia. Txupinazoa Pasuseko balkoitik, antolatzaileek txanpain botilak eramatea gogorazi nahi dute. Ondoren, buruhandiak.
20:20 Danborrada.
21:30 Herri afaria Olentzo jatetxearen eskutik. Afalondoren, txaranga.
02:00 Karaokea.
 
Irailak 4, ostirala
Gazte eguna

11:00 Jokulandia, goiz guztian zehar.
14:00 Bertso gazte bazkaria.
17:30 Errebal dantzaldi gidatua Aurrera plazan. Ondoren: Txokolatada. Gero buruhandiak Joxe Arregi plazan.
22:30 Suzko zezena
23:00 Kontzertuak: Lain, Gozategi eta Skakeitan.
 
Irailak 5, larunbata
Mozorro eguna

11:00 Altxorraren bila jokoa. Haurrek mozorrotuta etorri behar dute etxetik, eta aurpegia margotuko zaie. Gaia: Pirata.
12:00 Marrazki tailerra eta erakusketa. Materiala bertan izango dute marraztu ahal izateko.
14:00 Herri bazkaria. Postre lehiaketa. Sobremesan bingoa.
19:00 Asto karrera.
20:00-21:30 Dantzaldia: Laket.
23:30: Dantzaldia: Laket. Mozorro lehiaketa eta ondoren, DJ Bull.

Irailak 6, igandea
08:00 Diana dultzainaz lagundurik.
11:00 Sagardo eta sardina dastaketa Urkamendiren eskutik.
13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00 VII. Joxe Arregi Mus txapelketa.
17:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.
20:00 Berriketan, txalaparta eta flamenko ikuskizuna. Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita, mahaiak eta aulkiak egongo dira.
21:30 Txiste-kontaketa saioa.
 
Irailak 7, astelehena
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik, “Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna.
 
Irailak 8, asteartea
19:00 Zizurkilgo VIII. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutakoak.
20:00 Barrikotea.
22:00 “Bazen behin herri txiki bat…” antzerki obraren proiekzioa. Zizurkilgo herritarrek egindako antzerki obra emango da pantaila erraldoian.
 
Irailak 9, asteazkena
11:30 Haur jolasak eta tailerrak.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria plazan.
18:00 Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa.
19:00 Mariatxiak, “Mariachi Azteca"ren eskutik.
22:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
00:00 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea. Parte hartzaileei lutoz jantzita joateko dei egin diete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!