Proba saioak ikastaroetan izena eman aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 25a, 14:55

Urnietako Udal ikastaroetan izena eman aurretik, hainbat jardueretan proba egiteko aukera eskainiko dute irailaren 7an eta 8an. Proba saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da 943 00 80 42 telefono zenbakira deituz. Email bidez: sarobe@urnieta.eus.

Proba saioak:

Hainbat jardueretan proba egiteko aukera:
Irailak 7, astelehena:
09:30-10:30 Pilates.
18:00-19:00 Hipopresiboa.
19:00-20:00 Hipopresiboa.

Irailak 8, asteartea:
10:45-11:15 Yoga.
17:00-18:00 Gazte funky.
19:00-20:00 Defentsa pertsonala.

Matrikulazioa:
Irailak 9-18, biak barne.

Ikastaroen hasiera:
Urriak 5, astelehena.

Ikastaroen eskaintza osoa:
Gimnasia hipopresiboa, pilates, yoga, defentsa pertsonala, gazte funky, sormen dantza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!