Usapalen eta galaperren ehiza baimentzen dela salatu du Eguzkik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 24a, 14:43

EAEko aldundiek eta Nafar Gobernuak usapalen eta galeperren ehiza baimendu izanarekin ados ez dagoela adierazi du talde ekologistak. Erabaki horrekin bioanizatasunari eusteko duten erantzukizunari uko egiten dietela eta ehiztarien mesedetan jokatzen dutela uste du. Eguzki sinetsita dago usapalak eta galeperrak botatzeko debekua berandu baino lehen ezarriko dela:"Zoritxarrez, zenbat eta beranduago ezarri, orduan eta okerragoa izango da egoera, eta gero eta zailagoa espezie hauek suspertzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!