Antolatzaileek kaleetan itsatsi dituzten karteletan, edariak ere euro batean salgai jarriko direla ziurtatu dute. Desafioak ikusle ugari bilduko dituela eta animazioa izango dela aurreikusten dute, beraz.
Bestalde, esan behar da bertaratu ezin dutenek norgehiagoka internet bidez zuzenean ikusi ahal izango dutela. Guifinet (sarearen irekitasuna, neutraltasuna eta askatasuna bermatzen duen proiektua) herrian instalatzen ari den taldeak bultzatu du ekimen hori, Iturzaeta Batzordearen laguntzarekin. Sarean ikusteko, erabiltzaileak nahikoa izango du honako helbidera sartzea 15 minutu lehenago: esteka.