"Euskal kammerphilharmonia" kontzertua larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko abuztuaren 24a

1615. urtean Andoain herri bezala eratu izana gogoratzen ari dira aurten andoaindarrak, 400 urteren ondoren. Ekintza ugari antolatu dituzte urtean zehar; oraingo honetan, Donostiako Musika Hamabostaldiak bat egin eta kontzertua antolatu du larunbaterako. Marifé Nogales mezzo-sopranoa arituko da oholtza gainean Euskal Kammerphilharmonia orkestraren laguntzarekin. Basteron izango da emanaldia eta 10 euroren truke lortu daiteke sarrera, Basteron bertan edota kutxabanken zerbitzuen bidez.

Programa:

1. zatia:

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)

Divertimento en Si bemol KV137

Ottorino Respighi (1879-1936)

II-Tramonto mezzo-soprano eta soka orkestra

José María Usandizaga (1887-1915)

2. zatia:

Piotr Ilich Tchaikovsky (1877-1893)

Sokentzat idatzitako serenata Op. 4

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!