Oilaskoa afaltzen eta mozorrotuta eman diete amaiera Zizurkil Goiko Jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 17a, 12:05

Festetako azken eguna izan zen atzo Zizurkil Goian. Oilasko afarira zein baino zein dotoreago jantzirik azaldu ziren. Koadrila batzuk kide guztientzako mozorro bera pentsatu zuten. Esaterako: torero edota Udara Urdineko telesailez. Beste batzuk, aldiz, txapela eta painuelo bat lepoan jarri, eta elegante asko irten ziren. Goizaldera bakarkako nahiz taldekako mozorro onenei saria banatu zaie: bakarkako mozorro onenari Iriarte jatetxean bi lagunentzako afaria eta taldekakoari 10 lagunentzako. 

Irabazleak:

Taldekako saria Udara Urdinekoek lortu dute.

Bakarkakoa Xabier Oiartzabalentzat izan da.

Zorionak irabazleei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!