Kolorez bete dute koadrilen eguna Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Koadrilen eguna ospatzen dabiltza Adunarrak. Bakoitzak bere koadrilari dagokion koloreko kamiseta jantzi, eta eguerdiko ordu bietarako bazkaltzera joan dira frontoira. The Joselontxo´s txaranga ere bertan izan da arratsaldea alaitzen. Iluntzeko bederatzietan bokadiloak afaldu, eta Xabi Dantzaleku DJ-aren kontzertua ikusteko aukera egongo da. Dudarik ez da giro ederrean bukatuko dituztela jaiak.

[Argazki bilduma ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!