Herri kirolen erakustaldia izan da Zizurkil Goian. Lehenik, Telleria anaiak ibili dira harria jasotzen: 138 eta 100 kilotakoa. Bola ere altxa dute. Ondoren, aizkolarien txanda izan da. Bi bikote aritu dira. Alde batetik, Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi; bestetik, Joseba Otaegi eta Joxe Mari Olasagasti. Azkenean, Otaegi eta Olasagasti irten dira garaile.