Gorputza apur bat mugitze aldera, herri kiroletan ibili dira Zizurkil Goiko gazteak. Kamiseta urdin eta berdez ezberdindutako bi taldetan banatu dira. Kirol ugari jorratu dituzte: ingudea, sagar-bilketa, txingak, lokotxak, trontza, korrika… Sokatiran ibili ondoren, berdinketan geratu dira bi taldeak. Indarrak berreskuratzeko sagardo dastaketa ere izan da. Bertan lau sagardotegietako ‒Lizeaga, Aburuza, Zabala eta Satotxa‒ sagardoa edateko aukera egon da giroa Zizurkil eta Añorgako erraldoi eta buruhandiek alaitu dutelarik.