Dantzan ospatu dute Ama Birjin eguna Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 2a, 01:00

Eguerdiko hamabiak pasatxo hasi dira dantza saioak. Lehenik, txikienen txanda izan da. Irribarretsu eta pozez beterik irten dira oholtzara, gurasoak argazkiak ateratzen zizkieten bitartean. Txalo zaparrada batekin haurrak agurtu ondoren, axeri dantza dantzatu dute gizonezkoek. Horiek ere irribarretsu agertu dira, tabernan hamaiketako ederra egin eta gero. Ikusleak animatzea ederki lortu dute, barre algara ugari sorrarazi baitituzte.

[Argazki bilduma ikus]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!