Berrikuntza moduan, Adunako Udabaltzar kide berriek jaurti dute txupinazoa. Eguraldia hala modukoa izan bada ere, txikienek ez dute aukerarik galdu buru handiekin jolasean ibiltzeko. Afaltzeko ordua iritsi bitartean, triki-poteoan ibili dira bertaratu diren guztiak. Eguna ondo amaitzeko, Ingo al deu? musika taldearen kontzertua izango da afalostean.