Umorez beterik hasi dira festak Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 13a, 18:19

Hasi dira Andramari jaiak Zizurkil Goian. Txupinazoa aurtengo Txapel eguneko “Malli” zenaren senideek jaurti dute. Goizean goiz abiatu dira herriko gazteak baserrietan barrena oilaskoak biltzera trikitixa, panderoa eta astoa lagun zituztelarik. Eguerdiko ordubatak aldera plazara iritsi, eta giro ederrean ibili dira tabernaz taberna erraldoi eta buru handien konpainian. Suziria jaurti ondoren, beren dantza erakustaldiarekin ederki asko pasa dute bertaratu direnek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!