Ez dago geldirik egoteko Julen, eta baditu pare bat hitzordu gutxienik, hurrengo egunetan. Batetik, gogoratu behar da Euskadiko Sega txapelketako proba batean parte hartu zuela Julenek Aian uztailaren 26an. Eta orduan, abuztuaren 16an Aian bertan jokatzekoa den finalerako txartela lortu zuen, Ormaetxea, Esnaola eta Kaflankarekin batera. Gogobetean da Julen, eta txapela irabazteko aukera handia dauka Aian.
Azpeitian dauka bigarren hitzordua, Europako sega txapelketa jokatu baita bertan. Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia eta Hego Tyroleko kirolariak izango dira Loiolako belardietan, abuztuarebn 28tik 300era luzatuko den txapleketan. Denera, 92 segalari lehiatuko dira txapelketan; 61 gizon eta 31 emakume. “Herri-kirolen nazioarteko gertaera garrantzitsuenetakoa” adierazi dute antolatzaileek. Hamabost segalari izango ditu nazio bakoitzak. Julen Euskal Herriko selekzioarekin lehiatuko da. Julen Gabirondok orain bi urte ekin zion segari, Xoxokako jaietan hain zuzen. Mikel Garaialde adiskideak lagunduta animatu zen, nahiz eta artean segarik hartu gabea izan. Nolanahi ere, oso denbora gutxian mutilak erakutsi duen sasoia eta motibazioa erabakiorrak izan dira iritsi den lekura iritsi ahal izan dadin.